BaZtANdArRaK TtUkU tTuKu http://amaiurtarra.nireblog.com Sun, 07 Feb 2010 10:43:34 +0100 BaZtANdArRaK TtUkU tTuKu http://static.nireblog.com/imagenes/logo.png http://amaiurtarra.nireblog.com http://nireblog.com HEZKUNTZA BALIABIDEAK HAUSNARTZEN http://amaiurtarra.nireblog.com/post/2008/11/05/hezkuntza-baliabideak-hausnartzen http://amaiurtarra.nireblog.com/post/2008/11/05/hezkuntza-baliabideak-hausnartzen Pratika hau egiteko, azpitalde bakoitzeko web orrialde bana aukeratu dut, eta horren komentaketa egingo dut:

*1.1: http://www.sesamo.com/ 

Aukeratu dudan web orri hau arras interesgarria iruditu zait. Izan ere, bertan, haurrekin egin daitezken hainbat ariketa, jolas, jarduera... daude. Adibidez, zenbakiak ikasteko ariketak daude, alfabetoa ikasteko jolasak... Gainera, haurren arreta pizteko bertzelako ariketak daude (marrazki berdin berdinak elkartu, marrazkiak lotu...).

Nire ustez, ariketa hauek guziak arras baliagarriak dira hezkuntza prozesuan klasean egiten ez diren bertzelako ariketa, joku edo jarduera didaktikoak egiteko. Izan ere, denborak aldatuz doazenez, gaur egun arras erabilgarriak dira hezkuntza gauzatzeko bertzelako bide hauek, tradizionalen erabilera murriztuz. Gainera, aldi berean, haurrek ere ikasten ahal dituzte teknologia berri hauek erabiltzen.

*1.2: http://www.youtube.com/watch?v=8f7wJxR34ek

Youtuben aurkitu dudan bideo honek gaur egun hezkuntzan teknologiek duten garrantzia arras ongi azaleratzen du. Izan ere, toki gutxitan bada ere, badira eskola batzuk klaseak guztiz digitalizatuak dituztenak. Irakasle bakoitzak bere pantaila dauka, kuaderno edo liburuen ordez. Arbela ere bertze pantaila haundi bat da, eta bertan irakaslearen ordanagailuko pantailla agertzen da; horrela, ikasleek maisuak nahi duena ikusten dute, maisuak arbelean tizarekin idatzi beharrean. Bertzalde, idazteko ere ikasle bakoitzak bere pantaila ttikia erabiltzen du, arkatz "táctil" bat erabiliz.

Nire ustez, horrelakoak izan beharko lirakete etorkizuneko ikasgelak. Batetik, paper aunitz aurreztuko litzateke (ez lirateke kuadernorik edo horrenbertzeko libururik gastatuko). Bertzetik, edukinak laisterrago emango lirakete, maisuak denbora franko aurreratuko luke urte guzian zehar arbelean ez idazten, eta arbel "táctil"-etan errazago eta fiteago idazten da.  

*1.3: http://www.youtube.com/watch?v=y8F7tArcEKw

Youtuben aurkitutako bideo honetan Teknologia edo komunikazio metodoei buruz ari da. Izan ere, arestian erran dudan bezala, arras garrantzitsuak dira teknologia berriak hezkuntzan. Batetik, denbora dezente aurrezten da (arbelean gauzak ez dira idazten, kanoien bidez egiten da), eta bertzetik, haurrek ere aunitz ikasi ahal izango dute teknologia berriez.

Adibidez, nik ttikitan izan nuen irakasle batek aunitz zekien teknologia berriez eta mundu "berri" honetaz. Eta hainbat gauzatako erabiltzen genuenez ordenagailua, ikasleoi transmitutu zigun erraztasun edo interes hori. Eta ikasle guzion artean web orrialde bat egin genuen: k@zeta izenekoa. (web orri honek estatu mailan sari bat irabazi zuen.

*1.4: http://www.genmagic.net/educa/

Azkeneko web orrialde hau interesgarria eta baliagarria iruditu zait haurren ikasketa prozesurako. Batetik, matematiketako, natur zientzietako, hizkuntzako hainbat jolas daude. Ariketak arras amenoak eta dibertigarriak direnez, haurrak jolas bezala hartzen ditu eta entretenitzen da.

Beraz, haurraren motibazioa eta interesa pizteko arras baliagarria da web orri hau, edo ariketa mota hauek.

Bertzelako 3 esteka interesgarri:

http://www.pnte.cfnavarra.es/kzeta/ -> Web orrialde hau da ttikitan Baztango eskola unitarioek egin genuena, eta internet edo ordenagailuen bidez aunitz ikasi genuen web orrialdea da. Gainera, saritua izan zen, hezkuntza edo pedagogiaren arloak lantzen zituelakoz.

http://www.youtube.com/watch?v=lusiKnqURgQ -> Bideo hau arte plastikoi buruzkoa da. Bertan, haur batzuk eginiko marrazakiak ageri dira eta haien azalpena ematen da, irakasleak jakin dezan haurrak zer esprasatu nahi izan duen marrazki horrekin. Gainera, bertzelako marrazki eta obrak ageri dira, haurrei erakusteko eta haurrak zer erreakzio duen ikusteko; horrela, beraien nortasuna azaleratuko dute eta imaginazioa ere lantzen dute. Nire ustez, irakasleentzako arras interesgarria da bideo hau.

http://www.rincondelvago.com/ -> Azkenik, web orrialde hau ere baliagarria izan daiteke hezkuntzan murgildurik dauden pertsona helduagoei. Izan ere, bertan lanak edo azterketak aurkitzen dira, eta bertze institutuetako ikasleek egiten dituzten gauzak ikus ditzazkegu.

Comments

]]>
Wed, 05 Nov 2008 13:35:44 +0100
ZER DA "WIKI" BAT?? http://amaiurtarra.nireblog.com/post/2008/10/29/zer-da-wiki-bat http://amaiurtarra.nireblog.com/post/2008/10/29/zer-da-wiki-bat  Hasteko, "wiki" hitzaren jatorria zein den azalduko dut. Hitz hau Hawaiiar jatorria du, eta berez, "wikiwiki" da. Azken hitz honen erranahia "azkarra" da; eta gaur egun "wiki" hitza erabiltzen dugu berezko hitza laburtzeko.

Wikia web-ko sistema bat da, eta informazio trukaketa edo informazioaren azterketa egiteko balio du. Gainera, hau guztia erraz eta automatikoki egiten du.

Bertzalde, wikiaren ezaugarririk bereizgarriena hau da: wikia web toki bat da, eta bertan dauden orriak erabiltzaile aunitzek sor ditzakete, edo aldatzen ahal dituzte. Gainera, web orriak azkar sortzeko eta gai berdin bati buruzko bertzelako web orriak ere ikusten ahal dira wiki batean; modu honetan, bertze pertsonek sortu dituztenak ikusten ahal dira, eta guk dugun informazioa zabaldu egingo dugu.

Azkenik, wiki baten adibidea emango dut: wikirik ezagunena "wikipedia" da. Web orrialde honetan hainbat "azpiweborrialde" daude. Wikipedia entziklopedia bat denez, bertan 100.00 hitz daude gaztelaniaz idatzita. Eta erabiltzaileek aukera dute hitz berriak sartzeko edo daudenetan aldaketak egiteko. Wiki honen helbidea honako hau da: www.wikipedia.com

**Honako bideo hau www.youtube.com orrian aurkitu dut. Nire ustez, wiki bat zer den arras ongi azaltzen du, modu sortzaie batean:

Comments

]]>
Wed, 29 Oct 2008 13:13:29 +0100
HEZKUNTZARAKO TEKNOLOGIA http://amaiurtarra.nireblog.com/post/2008/10/22/hezkuntzarako-teknologia http://amaiurtarra.nireblog.com/post/2008/10/22/hezkuntzarako-teknologia  

*Hasteko, izenburu horri buruzko nire iritzia emango dut:

Nire ustez, gaur egungo gizarteak dituen eta izango dituen aurrerapenak kontuan hartuz, arras garrantzitsua da teknologia berrien ezagupenak edukitzea. Horregatik, haurrei ttikitatik teknologia berri hauen erabilera eta zereginak irakatsi behar zaizkiela pentsatzen dut; hauek baitira etorkizunean hemen egongo direnak. Beraz, ttiki ttikitatik teknologia ikasten badute (ordenagailuak erabiltzen, informatikako bertzelako programak, eta bertze gailuak) arras erabilgarria izango zaie hau guztia beraien etorkizunerako. 

Honetaz aparte, erran beharra da ikastetxeetan bertzelako lanak eta praktikak egiteko ere arras lagungarriak direla ordenagailuak, internet eta bertzelako teknologiak. Adibidez, lanak edo txostenak egin daitezke Word erabilita, Power Point-en bideoak egiten ahal dira, internet erabilirik asignaturetako ariketak egin daitezke (ingelerako ariketak, matematikako bertze toki batzuetan eginak dituzten azterketak...). Oro har, erran daiteke gaur egun arras zaila suertatuko zitzaigula teknologia berri hauek hezkuntzan ez erabiltzea.

 

*Internetetik ateratakoa titulu honi buruz:

 http://www.uoc.es/web/esp/articles/joan_majo.html

"hemos derribado todas las barreras que limitaban el trabajo con los números: barreras de espacio, de distancia, de tamaño, de tiempo...

...hemos aprendido a codificar cualquier información en forma de números, que es lo que llamamos digitalización.

...la facilidad de crear, de procesar y de difundir información, ha hecho que pasemos de una situación donde la información era un bien escaso a una sociedad donde la información es un recurso superabundante o excesivo

El sistema educativo tiene que cambiar para abarcar la totalidad de nuestra vida y no como hasta ahora, que sólo abarcaba una parte. " Joan Majo.

 

Bertze web orrialde interesgarriak:

http://tecnologiayeducacion.es/

http://www.aulatecno.com/

 

 

*You tube-n aurkitutako bideo interesgarriak:

"Nuevas tecnologias en la educacion"

 

 

"Tecnologia de la educacion"

 

Comments

]]>
Wed, 22 Oct 2008 12:42:41 +0100
LEHENBIZIKO EGUNE http://amaiurtarra.nireblog.com/post/2008/10/15/lehenbiziko-egune http://amaiurtarra.nireblog.com/post/2008/10/15/lehenbiziko-egune 1-
Gaur egun informatika aunitz erabiltzen da. Informatikak aparatu elektronikoak erabiltzen ditu lan egiteko. Gainera, telekomunikazioan informatika erabiltzen da.

2-
Honen bidez, magnitude analogikoak diskretu bihurtzen dira.

3-
Sistema binarioa erabiltzen du ordenagailuak, hau da, 0 eta 1-ak erabiliz. Izan ere, ordenagailuarentzat erraxagoa da sistema hau erabiltzea hamartarra baino.

4-
Hardware: Xagua, Transistorea, Mikroprozesadorea, Linux, Ram memoria, Bozgoragailua
Software: Karpeta, Fitxategia, Adobe Reader, Windows XP, OpenOffice, MacOS X

5-
Zirkuitu digitala: ordenagailu guzien konponente nagusia
Ate logikoa:
Boolen algebra: Eragiketak egitea logika erabiliz (bit-ak erabiltzen dira, 0,1)

6-
MP3,MP4,WMA, JPS, BMP, WAB, PNG

Comments

]]>
Wed, 15 Oct 2008 13:28:11 +0100