HEZKUNTZA BALIABIDEAK HAUSNARTZEN
Pratika hau egiteko, azpitalde bakoitzeko web orrialde bana aukeratu dut, eta horren komentaketa egingo dut:
*1.1: http://www.sesamo.com/
Aukeratu dudan web orri hau arras interesgarria iruditu zait. Izan ere, bertan, haurrekin egin daitezken hainbat ariketa, jolas, jarduera... daude. Adibidez, zenbakiak ikasteko ariketak daude, alfabetoa ikasteko jolasak... Gainera, haurren arreta pizteko bertzelako ariketak daude (marrazki berdin berdinak elkartu, marrazkiak lotu...).
Nire ustez, ariketa hauek guziak arras baliagarriak dira hezkuntza prozesuan klasean egiten ez diren bertzelako ariketa, joku edo jarduera didaktikoak egiteko. Izan ere, denborak aldatuz doazenez, gaur egun arras erabilgarriak dira hezkuntza gauzatzeko bertzelako bide hauek, tradizionalen erabilera murriztuz. Gainera, aldi berean, haurrek ere ikasten ahal dituzte teknologia berri hauek erabiltzen.
*1.2: http://www.youtube.com/watch?v=8f7wJxR34ek
Youtuben aurkitu dudan bideo honek gaur egun hezkuntzan teknologiek duten garrantzia arras ongi azaleratzen du. Izan ere, toki gutxitan bada ere, badira eskola batzuk klaseak guztiz digitalizatuak dituztenak. Irakasle bakoitzak bere pantaila dauka, kuaderno edo liburuen ordez. Arbela ere bertze pantaila haundi bat da, eta bertan irakaslearen ordanagailuko pantailla agertzen da; horrela, ikasleek maisuak nahi duena ikusten dute, maisuak arbelean tizarekin idatzi beharrean. Bertzalde, idazteko ere ikasle bakoitzak bere pantaila ttikia erabiltzen du, arkatz "táctil" bat erabiliz.
Nire ustez, horrelakoak izan beharko lirakete etorkizuneko ikasgelak. Batetik, paper aunitz aurreztuko litzateke (ez lirateke kuadernorik edo horrenbertzeko libururik gastatuko). Bertzetik, edukinak laisterrago emango lirakete, maisuak denbora franko aurreratuko luke urte guzian zehar arbelean ez idazten, eta arbel "táctil"-etan errazago eta fiteago idazten da.
*1.3: http://www.youtube.com/watch?v=y8F7tArcEKw
Youtuben aurkitutako bideo honetan Teknologia edo komunikazio metodoei buruz ari da. Izan ere, arestian erran dudan bezala, arras garrantzitsuak dira teknologia berriak hezkuntzan. Batetik, denbora dezente aurrezten da (arbelean gauzak ez dira idazten, kanoien bidez egiten da), eta bertzetik, haurrek ere aunitz ikasi ahal izango dute teknologia berriez.
Adibidez, nik ttikitan izan nuen irakasle batek aunitz zekien teknologia berriez eta mundu "berri" honetaz. Eta hainbat gauzatako erabiltzen genuenez ordenagailua, ikasleoi transmitutu zigun erraztasun edo interes hori. Eta ikasle guzion artean web orrialde bat egin genuen: k@zeta izenekoa. (web orri honek estatu mailan sari bat irabazi zuen.
*1.4: http://www.genmagic.net/educa/
Azkeneko web orrialde hau interesgarria eta baliagarria iruditu zait haurren ikasketa prozesurako. Batetik, matematiketako, natur zientzietako, hizkuntzako hainbat jolas daude. Ariketak arras amenoak eta dibertigarriak direnez, haurrak jolas bezala hartzen ditu eta entretenitzen da.
Beraz, haurraren motibazioa eta interesa pizteko arras baliagarria da web orri hau, edo ariketa mota hauek.
Bertzelako 3 esteka interesgarri:
http://www.pnte.cfnavarra.es/kzeta/ -> Web orrialde hau da ttikitan Baztango eskola unitarioek egin genuena, eta internet edo ordenagailuen bidez aunitz ikasi genuen web orrialdea da. Gainera, saritua izan zen, hezkuntza edo pedagogiaren arloak lantzen zituelakoz.
http://www.youtube.com/watch?v=lusiKnqURgQ -> Bideo hau arte plastikoi buruzkoa da. Bertan, haur batzuk eginiko marrazakiak ageri dira eta haien azalpena ematen da, irakasleak jakin dezan haurrak zer esprasatu nahi izan duen marrazki horrekin. Gainera, bertzelako marrazki eta obrak ageri dira, haurrei erakusteko eta haurrak zer erreakzio duen ikusteko; horrela, beraien nortasuna azaleratuko dute eta imaginazioa ere lantzen dute. Nire ustez, irakasleentzako arras interesgarria da bideo hau.
http://www.rincondelvago.com/ -> Azkenik, web orrialde hau ere baliagarria izan daiteke hezkuntzan murgildurik dauden pertsona helduagoei. Izan ere, bertan lanak edo azterketak aurkitzen dira, eta bertze institutuetako ikasleek egiten dituzten gauzak ikus ditzazkegu.


Zabaldu
del.icio.us