ZER DA "WIKI" BAT??
Hasteko, "wiki" hitzaren jatorria zein den azalduko dut. Hitz hau Hawaiiar jatorria du, eta berez, "wikiwiki" da. Azken hitz honen erranahia "azkarra" da; eta gaur egun "wiki" hitza erabiltzen dugu berezko hitza laburtzeko.
Wikia web-ko sistema bat da, eta informazio trukaketa edo informazioaren azterketa egiteko balio du. Gainera, hau guztia erraz eta automatikoki egiten du.
Bertzalde, wikiaren ezaugarririk bereizgarriena hau da: wikia web toki bat da, eta bertan dauden orriak erabiltzaile aunitzek sor ditzakete, edo aldatzen ahal dituzte. Gainera, web orriak azkar sortzeko eta gai berdin bati buruzko bertzelako web orriak ere ikusten ahal dira wiki batean; modu honetan, bertze pertsonek sortu dituztenak ikusten ahal dira, eta guk dugun informazioa zabaldu egingo dugu.
Azkenik, wiki baten adibidea emango dut: wikirik ezagunena "wikipedia" da. Web orrialde honetan hainbat "azpiweborrialde" daude. Wikipedia entziklopedia bat denez, bertan 100.00 hitz daude gaztelaniaz idatzita. Eta erabiltzaileek aukera dute hitz berriak sartzeko edo daudenetan aldaketak egiteko. Wiki honen helbidea honako hau da: www.wikipedia.com
**Honako bideo hau www.youtube.com orrian aurkitu dut. Nire ustez, wiki bat zer den arras ongi azaltzen du, modu sortzaie batean:


Zabaldu
del.icio.us